Santamasak 2016 aurkezpena

Created: Monday, 12 December 2016

 

Abenduaren 14an arratsaldeko 18:00etan prentsaurreko baten bitartez Kultur-Ateko Areto nagusian aurtengo Arrasateko Santamasetako egitarauaren berri emango dugula komunikatu nahi dizuegu.

Bertan Santamas komisiño, Udala eta Arrasateko Kultur taldien ordezkariak egongo gara aurtengo egitaraua eta berrikuntzak azaltzeko.

Urtero lez, Abenduaren 22an Arrasaten bizi dugun jai berezi eta kuttun honi bultzada emateko bertan ikusiko garelakoan, eskerrik asko aldez aurretik.

Santamas Komisiñua

Txarri zozketako zenbaki saritua

Created: Tuesday, 22 December 2015

2015eko Txerri zozketako zenbaki saritua 1438.

Zorionak Floren!

Santamasen aurkezpena

Created: Wednesday, 09 December 2015

Gaur Goizeko 11:30etan Kultur-Aten aurtengo Santamasak aurkeztu ditugu Arrasateko Udaletxeko eta Kultur taldeetako ordezkariekin bat. Hemendik bertatik duzue aurtengorako Santamasetako kartela eta egitaraua eskuratzeko aukera.

 

Bihar goizean aurkeztuko ditugu Santamasak

Created: Tuesday, 08 December 2015

Bihar goizeko 11:30etan Kultur-Ateko Areto Nagusian izango gara aurtengo Santamasen berri emateko. Bertan Udal eta Kultur taldeen ordezkariekin batera aurtengo Santamasasetako egitaraua izango denaren berri emango dugu. Gonbidatuta zaudete guztiok.

Ohartxo bat: Iada instalatuta duzuenok, ohartuko zinenen seguraski lanean ibili garela... bihar arratsalderako aurtengo edizioko Santamassap Android-en eguneratuta egotea espero dugu.

Gora Santamasak!

Artisau azokan parte hartzeko izen ematearen epearen bukaera

Created: Friday, 04 December 2015

 

Santamasetako artisau azokan parte hartzeko izen emate epea amaitu da. 

La fecha para inscribirse en la feria de artesanía de Santamas ha finalizado.

Laster Santamasapp 2015

Created: Friday, 04 December 2015

Dakizuen moduan, azken urteotan, Santamasen inguruko aplikazio xume bat egin dugu. Aurtengoan ere etxeko lanak egin ditugu, eta laster argitaratuko da Santamasapp 2015.

 

- Egitaraua eguneka ikusteko aukera

- Egitarauan hitzen bilaketa

-  Aurtengo kartela

-  Garraio konpainietara estekak

- Google maps-era esteka (Santamasetako mapa)

- KomisiñuanTwitter kontura esteka

- Komisiñuan Web gunera esteka

- Historiara esteka

- Txerri dantza abestia

- Galdetegi bat Santamasen inguruan

 

 

 

Aplikazioa Google Play-ra igo bezain laster informatuko zaituztegu.

Abenduak 9, 11:30etan 2015eko Santamasen aurkezpena

Created: Friday, 04 December 2015

Datorren Abenduaren 9an , Kultur Ateko Areto Nagusian, Komisiñokuok, Udaletxeko eta Kultur taldietako ordezkariekin batera 2015eko Santamasetako egitaraua aurkeztuko dugu. Denok zaudete gonbidatuta bertara.

Gora Santamasak!

 

Txerriaren zozketa

Created: Wednesday, 18 December 2013

Santamas feriako erreferentzia batzuk eta txerriaren zozketaren historia.

http://txemax3.blogspot.com.es/

Korrotik Pikutara

Created: Wednesday, 18 December 2013

 

Abenduak 18 arratsaldeko 18:30etan  aurtengo berrikuntzetako bat izango den emanaldia izango dugu Arrasaten.

"Korrotik pikutara"  da saioaren izena eta Kulturateko areto nagusian izango da hitzaldi - dantza saio hau. "Dantzaren historia dantzatu bat" izango da eta Oier Arabaolaza eta Garikoitz Otamendik gidatuko dute.

Gerturatu eta animatu gure dantzaren historia ezagutzera.

 

 

2013 Santamasen aurkezpena Kulturaten

Created: Monday, 09 December 2013

Gaur, Abenduak 9 astelehena, Kultur-aten aurkeztu dugu 2013. urteko Santamasetako egitaraua.  Bertan hainbat kultur talderen, Udaletxearen eta Santamas komisioaren ordezkari banak aurtengo ekintzen eta berrikuntzen berri eman digute. Web gune honetan ere, aurki izango duzue egitaraua  ikusteko eta jeisteko aukera.   Horrez gain, joan zen urtean bezalaxe,  aurtengoan FirefoxOS, Android eta Windows mugikorretarako aplikazioa izango da dohain eskuragarri.

Mondraberrin

Goienan

 

 

 

JAI HERRIKOIAK AURRERA

Maritxu Kajoi

Gora Iruñea

Bilboko konpartsak

Donostiako piratak