Santamasak 2015

 

Denboraren lerruen puntu txiki bat baino ez ei gara... Hartu orri zurixe, marraztu marra zuzena eta kokatu hasiera 1.351ko iraillaren 20xen. Segi marran aurrera buruen dauzketzun data esanguradunekin eta amaittu 2.015eko abenduan 22xen. Jolas zentzubakue emuten dauen horrek dirudixen baino esangura haundixagua dauko. Aspaldiko egun hortan sinatu omen euen Gaztela eta Leongo Pedro I. erregiek, Valladoliden, abenduan 21, 22 eta 23en Arrasateko azoka nagusixe egitteko baimena.

 

Urrun dauzku erregiek, Valladolid eta Gaztela eta Leon. Urrun garai hartako bizimodue, filosofixia eta oinarrixek. Urrun orduko merkatal jarduerarako trebetasunek. Baina gizon harek idatzixe zirriborratu izenak erakusten dau nortasun berezi bat, denborak eta denboran aldatutako nortasun bat, gaur egunera moldatu eta datorren abenduan 22ko Santamas egunien kaletara atara nahi doguna.

 

Hain zuzen be, hori da Arrasateko hainbat kultur talderen, Udalaren eta Santamas Komisinuaren gogua, denboraren lerruen puntu txiki bat bagara be, marraztuta gordeko dan ekarpena egittia. Bertan gauzenontzat eta denborakin gertutik eta urrunetik etorriko dienentzat.

 

Emun ba astindu bat armaixuei... Gozatu azoka, mokau, ikuskizun, dantza, kantu, bazkari eta lagunartiaz, gertuen faltan dittugunak goguen eta umorie aldien.

 

Ondo pasau Santamasetan!!!

 

ARRASATEKO HAINBAT KULTUR TALDE

ARRASATEKO UDALA

SANTAMAS KOMISIÑUE

Santamasapp

 

Dakizuen moduan, azken urteotan, Santamasen inguruko aplikazio xume bat egin dugu. Aurtengoan ere etxeko lanak egin ditugu.

 

 

Deskargatu Santamasapp zure mugikorrera ondorengo qr kodea erabiliz, bestela google play-n eskuragarri dago. 

* Android sistema eragilearentzat soilik